miércoles, 10 de diciembre de 2008

Cuenta Cuentos



Ayer tuvimos un cuenta-cuentos en una Parroquia de Deusto (San Felicísimo) con 75 niños y niñas de 8 años. Una hora entre contarles el cuento, disfrazarles, pintar caras, preguntar, responder.

Para cuando nos quisimos dar cuenta había pasado el tiempo. 75 caritas que reflejaron un montón de emociones. De sorpresa a veces, de desconcierto otras, de asombro, de alegría, de ganas de aprenderlo todo.

Ipuinak adierazi nahi du zer nolako arazoak dituzten oihaneko leku batzuetan bizi irauteko, haien herrixketan gelditzeko, petrolio eta elektrizitate enpresa eta multinazionalen inbasioa dela eta.

Mozorroekin, margoekin, hango errealitateak gerturatu nahi ditugu, haientzat ezezagunak direnak; oso urrun ikusten baitituzte. Horrela, jakinarazten diegu zenbat lagundu dezaketen birziklatuz, kontsumo arduratsu bat eginez eta ingurunea zainduz.
Era berean, denok garrantzitsuak garela azpimarratu nahi dugu, besteak lagundu eta sentsibilizatu ditzakegu.

Hamaika galdera zituzten Peruri buruz, nola bizi diren, nola janzten diren, nola jaten duten. Jostailuak badute? Eskolara joaten al dira? Jateko badute? Hauek guztiak ziren beren galderak. Azkenik, itzuliko ginela hitz eman genien, filmina batzuk jartzeko bertako jendearen egoera aurrez aurre ikusteko.

Ordu betean, gure gastu guztiak murriztu behar ditugula, begiratzea zer erosten dugun eta nola kutsatzen dugunari buruz sentsibilizatu, ezinezkoa da. Hau ez da gure helburua. Umeengan giza justizia ikustea eta ingurunearen errespetua sortzea da guk nahi duguna. Naturak ematen dizkigun baliabideak ez dira gureak, ez inorenak eta era berean guztionak dira.

Si quieres colaborar con nosotras en las tareas de Sensibilización y de Educación para el Desarrollo, ponte en contacto con ADECO en el Tf.: 94-405.36.65. Tu ayuda siempre va a venir bien.

El Salvador

Batzuek dakizuenez, Gipuzkoako Diputazioak diru-laguntza eman digu El Salvadorren egitasmo bat burutzeko.

Proiektua, San Salvador departamenduan burutuko da. Mejicanos udalerrian hain zuzen. Udalerri hau San Salvadorren iparraldean kokatuta dago. Proiektuak, emakumeen aurkako indarkeria gutxitzea du helburu, mintegiak, hezkuntza ikastaroak etab, antolatuz.

Emakumeen aurkako indarkeria giza arazoa dugu. Horrezkero, guztion arazoa da. Emakumeek egunero sufritzen duten indarkerietariko bat, diskriminazioa da. Ia ezin dute parte hartu giza garapenerako egiten diren aurrerapenetan.

Beste aldetik, Herrialdean bizi den gogorkeri giroak emakumeengan eragin handia dauka. 1999 eta 2005 urteren artean mila emakume erail omen dute. Honekin guztiarekin, gizonak familiaren barnean duen garrantzia oso altua da, hortaz emakumeek ezin dute askorik egin honen aurka.

Egitasmo honekin, emakumearen boterea handitzea lortuko da, gaitasunak eta gizartean parte hartzea bultzatuz. Egoitza bat eraikiko da, indarkeria pairatu duten emakumeek babesa izan dezaten; Arreta medikua ere, eskainiko zaie eta baita prestakuntza ikastaroak.