miércoles, 10 de diciembre de 2008

El Salvador

Batzuek dakizuenez, Gipuzkoako Diputazioak diru-laguntza eman digu El Salvadorren egitasmo bat burutzeko.

Proiektua, San Salvador departamenduan burutuko da. Mejicanos udalerrian hain zuzen. Udalerri hau San Salvadorren iparraldean kokatuta dago. Proiektuak, emakumeen aurkako indarkeria gutxitzea du helburu, mintegiak, hezkuntza ikastaroak etab, antolatuz.

Emakumeen aurkako indarkeria giza arazoa dugu. Horrezkero, guztion arazoa da. Emakumeek egunero sufritzen duten indarkerietariko bat, diskriminazioa da. Ia ezin dute parte hartu giza garapenerako egiten diren aurrerapenetan.

Beste aldetik, Herrialdean bizi den gogorkeri giroak emakumeengan eragin handia dauka. 1999 eta 2005 urteren artean mila emakume erail omen dute. Honekin guztiarekin, gizonak familiaren barnean duen garrantzia oso altua da, hortaz emakumeek ezin dute askorik egin honen aurka.

Egitasmo honekin, emakumearen boterea handitzea lortuko da, gaitasunak eta gizartean parte hartzea bultzatuz. Egoitza bat eraikiko da, indarkeria pairatu duten emakumeek babesa izan dezaten; Arreta medikua ere, eskainiko zaie eta baita prestakuntza ikastaroak.

No hay comentarios: