Apirilaren 22an Lurraren eguna ospatuko dugu. Egun honekin 1970. urtean AEB bildu ziren 20 milioi lagunen kexuak gogora ekartzen ditugu. Planetaren ahultasunaren kontzientziatze eza errebindikatzen zuten. Handik aurrera egoera ez da asko aldatu. Gure planetak sufritzen jarraitzen du, guk gizakiok eragiten diogun gaitzen ondorioz.
Egun honekin egoera zein den jakinarazi nahi dugu. Baso-soiltzeak, petrolio isurketak itsasoan, kutsadura, animalien desagertzea…dira hainbat adibide. Asko eta asko gelditzen dira aipatzeke, eta gutxi dira lurra zaintzeko hartu behar ditugun konpromisoak. Zergatik ez gara gaur abian jartzen?