miércoles, 17 de diciembre de 2008

¿ Qué es una ONG ?

ZER DA GGKE BAT?

Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundea da. Era berean, ez da Gobernuko Erakundea eta ez dago Gobernuaren menpe. Irabazi-asmorik gabe aritzen da eta jarduerak egiten ditu, Hegoaldeko herrialdeetan eta baita bertako herrialdean ere.

ZER JARDUERAK EGITEN DITU ADECO MODUKO GGKE BATEK?

• Hegoaldeko herrialdeetan:
– Laguntza materiala eman edo pertsonen bidez lagundu
– Hegoaldean egiten diren proiektuetarako laguntza ekonomikoa eman (finantziazioa)
– Gobernuen arteko laguntza-akordioak bultzatu, elkartasuna eragiteko eta Hegoaldeko herrialdeen garapena sustatzeko

• Iparraldeko herrialdeetan:
– Salaketa kanpainak (armen salerosketa eragotzi…)
– Sentsibilizazio kanpainak (argazki erakusketa, bideo emanaldiak…)
– Heziketa zentroetako gazteentzako gida didaktikoak

ZERTARAKO BALIO DUTE JARDUERA HAUEK?

Pertsona guztiok jakin behar dugu mundu bakarrean bizi garela. Askotan, alde batera uzten ditugu beste errealitate guztiak. Garaia da Iparraldeko eta Hegoaldeko herrialdeak elkar ezagutzeko eta jakiteko bien artean lotura estuak daudela eta elkarrekin aurrera egin behar dugula.

NON EGITEN DA?

• HEGO AMERIKA ETA ERDIALDEKO AMERIKAN
• AFRIKAN
• ASIAN

No hay comentarios: