miércoles, 3 de junio de 2009

2008an ADECOri gainditu dizkioten egitasmoen artean, “Emakumea eta irabazien sortarazpena, garapenerako apustua” proiektua dago.

Proiektuak giza eta ekonomi barneratze prozesuak bultzatzen ditu, bai emakume helduetan bai nerabeetan. Diru sarrerak sortzen dituzten jarduerak bultzatzen dira norberaren lanaldirako eta besteen kargu dauden enplegatuentzat heziketa emanez.
Era berean, emakumeen seme-alabei arreta ematen zaie, haurtzaindegiaren bidez eta heziketa prozesuak irauten duen bitartean, elikadura arreta emanez. Prozesuan emakumeen bikoteek ere parte hartzen dute, zuzen-zuzenean familia negozioan inplikaturik dauden kasuetan.

Negozio txikietan heziketa emango da, norberaren garapena eta autoestimua bultzatzeko. Lan teknikoan trebakuntza emango da enplegu-eskaeretara aurre egiteko. Kredituak eskuratzeko laguntza ere, emango da. Hau guztia, ama nerabeentzat bideratua dago bereziki.

Heziketa prozesuan, lan ekimen berriak sortuta daudenekin lotzea da helburua, horrela, lan-merkatuan aukera gehiago eduki ahal izateko.

No hay comentarios: